XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan Unamunok eta beste askok erranagatik ere, euskaldunek beren hartan zirauten.

Eta erdipurdiko euskal burjesia bat azten da, ez hain erdipurdiko erdal burjesia haundiaren azpian, naski.

Orduan giza eskubideen erdiesteko burjes bideetatik baztertu beharreko sermoia luzatzen asten dira (beharrik eta guardako aingeruak baditugun!).

Iraultza utsak bakarrik omen lekarke zerua eta horretarako, araiz!, desburjesizaturik eta makur gabekorik egon behar.

Beste itzetan erranik: hilik egonik obe.

Baserritar jator, garbi eta zintzo izan beharrean, iraultza utsaren baldintzak nonbait (oroitzen hala ginenean beren burjesiaren balioaz ziotena?), edo ulertzeko gisan: jende erakustgarri, bitxi eta atseginak izan beharrean (bidenabar, antropologo eta folklorezaleek non ikas egokia ukan dezaten), euskaldunak beste herriak bezainbat zirelakoan zeuden; akatsak akats besteak bezalaxe, beste herriak bezainbateko eskubidedun.

Eta horrela, nola arrituko gure ongia baizik nahi ez dutenen aserrego eta herraz?.

Ohartzen gainerat, burjes bideetatik begiratu beharra dagoela ziotenean eta diotenean euskaldunaz ari direla; onartuz eta lagunduz, naski, erdaldunaren helburuak, nahiz aunitzez indartsu eta besterenagarriagoak izan?.

Haatik, gezurra dirudielarik egungo egunetan ere euskara (euskaldun eta bere helburuak) atzerakoia eta burjesa dela itzak dira aldatu, zentzua ez jo eta auts derabilate.

Bitartean, gure herrian gertatzen dituzten besteak beste, berek lagundurik mukurrurainoko erdara sartzeak ikusi eta pairatuz gero, badakusagu, bai, nola ahalmenik gabeko izkuntza burjesa.

baztertzen ari den eta nola haren tokian, haren etxean, izkuntza proletarioak (espaiñera eta frantsesera!) bortxara nagusitzen joan diren eta doazen.

Zer eginen genuke guk delako proletargoaren izkuntzak aballa bizian eta indartsu ez baletozkigu? Mintzatu ere ezin!.

Hala ere, orai artio ezarri trabetan ez osotoro behaztopatu, denbora eta indarra frango galdu izanagatik ere.